ARGIA.COM webgunean bideo-erreportajea argitaratu dute aste honetan Euskal Graffitigintzaren inguruan. Hainbat graffitigile euskaldun ez ezik, Sonia Perez Anguera Topagunearen Haur eta Gazte Saileko arduraduna ere elkarrizketatu dute erreportajea egiteko. Topaguneak antolatzen duen Spraikadaren inguruko azalpenak ematen ditu Soniak jarraian ikus dezakezuen bideoan.
Garffitiaz gain, rapa, hip-hopa eta break dancea ere ez ziren falta Mutrikuko Spraikadan. Sari banaketa baino lehen, Aritz Sound Systemek eta Norte Apachek giro ederra sortu zuten plazan. Euren kanta bat aprobetxatu dugu eguneko 'bideoklipa' egiteko.
Kostata, baina epaimahaiak erabakia hartu du jadanik. Hauek dira SPRAIKADA '09, Euskal Herriko VI. Graffiti Lehiaketaren irabazleak. Hiru sariak Gasteizera joan dira azkenean:
:
Eguneko argazki gehiago, gure Flickr kontuan: http://www.flickr.com/photos/
Mutrikun dena prest dago SPRAIKADA '09-ren buruz burukoa egiteko. Bisitan etorri behar baduzue, hemen duzuen graffitiak non egingo diren jakiteko mapa bat (egin klik ikurraren gainean gune bakoitzeko graffitia/k ikusteko).
Ikusi SPRAIKADA '09 - Finala mapa handiago batean
Euskal Herriko graffiti lehiaketak azken bost urteotan egindako ibilbidean, egitasmoaren izaera propioa garatzen joan da. Hala, lehiaketa soil gisa hasi zena erreferentzia bihurtu da bere alorrean, eta lehiaketatik harago, graffitia sustatzeko ekimen integrala izatara pasa da, jarduera dibertsifikatuz.
2008an lehiaketak bost urte betetzen zituela ospatzeko www.spraikada.com ataria estrenatu genuen. Webguneak Euskal Herriko graffitigileen topagunea izan nahi du.
Aurten ere beste berrikuntza batekin dator graffiti lehiaketa: SPRAIKADA ALDIZKARIA graffitiak EHan eta lehiaketaren bitartez egin duen bidea iruditan biltzen duen argitalpena. Aldizkaria graffitigileek egina da eta Spraikada lehiaketaren ibilbideaz gain, kaleko artearekin lotutako beste zenbait kontu biltzen ditu: graffitiaren historia, graffitian oinarritutako diseinuaren oinarriak, han-hemenka egindako graffiti ikusgarrien irudiak, graffitigintza alorreko hiztegia...
Hori guztia eta gehiago 68 orriko argitalpen batean, oso osorik koloretan eta dohainik eskuratu ahal izango duzuna Mutrikuko buruz burukoan bertan edo eta Topagunean eskaera eginez . Lortu zure alea!
Uztailaren 18an, larunbata, Spraikada Euskal Herriko VI.Graffiti Lehiaketa ospatuko da Mutrikun. Lehiaketan parte hartuko duten hamar taldeak aukeratuak izan dira jadanik eta zirriborroak ikusi daitezke jadanik (zirriborroak flickr-en).
Maila handiko norgehiagoka ikusteaz gain, egitarau zabal eta parte hartzailea eskura izango da egun osoan. Graffiti eta break dantza tailerrak, Dj zein break dantzarien ikuskizunak eta Bertsound System (Aritz Sound System, Xabier Silveira, 121 Krew, Norte Apatxe) izango dira besteak beste.
Larunbateko lehiaketa heldu bitartean, motorrak berotzen dabilen egitarau osagarria martxan da.
Badator Spraikada! egun pasa aukera paregabea!
Graffiti idazleak garaiz dabiltza oraindik aurtengo Spraikadan parte hartu ahal izateko. Spraya-ak eta 7x2 metrotako hormak prest daude jadanik eta parte hartzaileek beren lan proposamenak aurkeztu behar dituzte ekainaren 30a baino lehen. Spraikada.com
Bitartean, uztailaren 18an Mutrikun ospatuko den SPRAIKADA lehiaketaren berria hainbat gune espezializatutara zabaltzen ari da. CREAM 01 denda-sareak eta APFIDI.com atariak lehiaketaren berri eman dute egunotan eta hainbat sare sozialetan ere badabil berria. Spraikada Tuenti lagun sarea bolo-bolo dabil, bisita kopuru etengabea jasotzeaz gain, lagun kopurua egunez egun handitzen doalarik. Izan ere, graffiti idazleen erakustoki eta topagune bihurtu da.
Uztailaren 18an Mutrikura nola heldu galdezka hasi da jendea jadanik. Udaleko webgunean aurki daiteke informazio zehatza.

[1 - 2 - 3] Hurrengoa>
Topaguneak sortu eta kudeatutako gunea